jueves, 24 de febrero de 2011

DILISTAK


Errezeta- 4 pertsona.


OSAGAIAK:


-Dilista kilo erdi bat

-Azenarioak 3/4

-Baratxuri bat

-Tipula osoa edo erdia

-Porruak 2/3

-Oliba olioa 3/4 koilarakada

-Gatza koilarakada erdia



PROZEDURA:


Dilistak prestatu aurretik beratzen utzi. Beratzen izandako ura kendu eta berria jarri, dilistak baino 2-3 zentimetro altuago ura.

Bitartean barazki desberdinak txikitu, dilistetara bota eta berotzen jarri tenperatura altuenean.

Txorizoa mikrohuinean berotu duen grasa kentzeko eta gero dilistetara erantsi.


Presiozko lapikoari balbula igotzen zaionean, tenperatura altuenean egongo da eta orduan sua jeitsi 2 zenbakira. 20 minututan sutan eduki ondoren sua itzali eta itxaron lapikoari presioa kendu arte. Amaitutakoan tapa ireki.

No hay comentarios:

Publicar un comentario