miércoles, 8 de junio de 2011

MAGRETA SAGAR KONPOTAREKIN


OSAGAIAK:

-Ahate magreta 400g inguru
-Sagarrak golden, royal gala eta reyneta
-Limoi 1
-Azukrea
-Gatza

PROZEDURA:

Lehenik, sagar konpota prestatuko dugu, horretarako sagar guztiak txikitu eta irakiten dagoen uretara botako ditugu. Biguntzen direnean, txikitu eta azukrea irentsiko diogu.
Magreta berriz, gantza duen aldetik marra batzuk egingo dizkiogu labanarekin eta sartaginean jarriko dugu gantzaren aldean lehendabizi 5 minututan eta beste aldea gero pare bat minututan.
Zerbitzatzeko okela zati txikietan egin eta sagar konpota ondoan jarriko dugu jateko prest izateko.

ARROZA


OSAGAIAK:

-Arroza
-Saltxitxak
-Urdaiazpiko egosia
-Ilarrak
-Piper gorriak
-Tomatea
-Kipula
-Berakatza
-Olioa
-Gatza

PROZEDURA:

Lehendabizi, sofritoarekin hasiko gara, sartaginean berakatza eta kipula olio pixka batekin frijituko ditugu eta pixkanaka tomatea, saltxitxak, urdaiazpikoa, piper gorriak eta arroza gehituko dizkiogu. Arroza egiteko bere hirukoitza den ur kantitatea botako diogu eta 10-20 minututan eduki. Honela, taparekin tapatuta eduki eta zerbitzatzeko prest egongo da.

LEGATZA SALTSA BERDEAN


OSAGAIAK:
-Legatza 2
-Kipula
-Olioa
-Irina
-Berakatza
-Gatza
-Perexila

PROZEDURA:

Lehenik, arrain salda prestatuko dugu arrainen hezur guztiak urez betetako lapiko batean sartuta. Beste era batean esanda, fumet. 5 minututan eduki irakiten.
Beste lapiko zabal batean olioa bota eta berakatza gehituko diogu, ondoren, irin pixka bat saltsaren lodiera lortu arte eta fumet-a gehitzen juango gara.
Azkenik arrain zatiak gehitu eta 10 minutu izango dugu sutan. Zerbitzatu aurretik perexil apur bat botako diogu jateko prest egoteko.

ZIAZERBAK URDAIAZPIKOA ETA BEXAMELAREKIN


OSAGARIAK:
-Ziazerbak 400g
-Urdaiazpikoa 100g
-Irina
-Gurina
-Olioa
-Esne apur bat
-Gazta birrindua

PROZEDURA:
Lelen, lapiko batean ura berotzen jarri eta irakiten dagoenean, ziazerbak bota.
Bexamela prestatzen asi bitartean, lehenik, gurina berotu desegin arte, gero irina bota eta nahastu, azkenik esnea gehitu bexamel fin bat lortu arte.
Urdaiazpikoa zartaginean egin gantza askatu arte. Gero, ura ondo kendutako ziazerbak gehituko dizkiogu.
Platerera atera, bexamela gehitu eta gainean gazta bota eta gratinatu egingo dugu mikrohuniean. Horrela prest izango dugu guztia jateko.