miércoles, 8 de junio de 2011

MAGRETA SAGAR KONPOTAREKIN


OSAGAIAK:

-Ahate magreta 400g inguru
-Sagarrak golden, royal gala eta reyneta
-Limoi 1
-Azukrea
-Gatza

PROZEDURA:

Lehenik, sagar konpota prestatuko dugu, horretarako sagar guztiak txikitu eta irakiten dagoen uretara botako ditugu. Biguntzen direnean, txikitu eta azukrea irentsiko diogu.
Magreta berriz, gantza duen aldetik marra batzuk egingo dizkiogu labanarekin eta sartaginean jarriko dugu gantzaren aldean lehendabizi 5 minututan eta beste aldea gero pare bat minututan.
Zerbitzatzeko okela zati txikietan egin eta sagar konpota ondoan jarriko dugu jateko prest izateko.

ARROZA


OSAGAIAK:

-Arroza
-Saltxitxak
-Urdaiazpiko egosia
-Ilarrak
-Piper gorriak
-Tomatea
-Kipula
-Berakatza
-Olioa
-Gatza

PROZEDURA:

Lehendabizi, sofritoarekin hasiko gara, sartaginean berakatza eta kipula olio pixka batekin frijituko ditugu eta pixkanaka tomatea, saltxitxak, urdaiazpikoa, piper gorriak eta arroza gehituko dizkiogu. Arroza egiteko bere hirukoitza den ur kantitatea botako diogu eta 10-20 minututan eduki. Honela, taparekin tapatuta eduki eta zerbitzatzeko prest egongo da.

LEGATZA SALTSA BERDEAN


OSAGAIAK:
-Legatza 2
-Kipula
-Olioa
-Irina
-Berakatza
-Gatza
-Perexila

PROZEDURA:

Lehenik, arrain salda prestatuko dugu arrainen hezur guztiak urez betetako lapiko batean sartuta. Beste era batean esanda, fumet. 5 minututan eduki irakiten.
Beste lapiko zabal batean olioa bota eta berakatza gehituko diogu, ondoren, irin pixka bat saltsaren lodiera lortu arte eta fumet-a gehitzen juango gara.
Azkenik arrain zatiak gehitu eta 10 minutu izango dugu sutan. Zerbitzatu aurretik perexil apur bat botako diogu jateko prest egoteko.

ZIAZERBAK URDAIAZPIKOA ETA BEXAMELAREKIN


OSAGARIAK:
-Ziazerbak 400g
-Urdaiazpikoa 100g
-Irina
-Gurina
-Olioa
-Esne apur bat
-Gazta birrindua

PROZEDURA:
Lelen, lapiko batean ura berotzen jarri eta irakiten dagoenean, ziazerbak bota.
Bexamela prestatzen asi bitartean, lehenik, gurina berotu desegin arte, gero irina bota eta nahastu, azkenik esnea gehitu bexamel fin bat lortu arte.
Urdaiazpikoa zartaginean egin gantza askatu arte. Gero, ura ondo kendutako ziazerbak gehituko dizkiogu.
Platerera atera, bexamela gehitu eta gainean gazta bota eta gratinatu egingo dugu mikrohuniean. Horrela prest izango dugu guztia jateko.

jueves, 7 de abril de 2011

Oilaskoa garagardo eran


-OSAGAIAK:


oilaskoa

kalabaza

garagardoa

baratxuria

tomatea

patata

tipula

olioa

gatza


-PROZEDURA:


Lehendabizi barazkiak garbitu eta txikitu. Lapiko batean olioa bota eta berotzen jarri. Beroa dagoenean, oilaskoari gatza bota eta lapikora gehitu. Oilaskoa botatzen dugunean barazkiak ere irentsiko ditugu, ondoren garagardoa eta honela saltsa egitea lortuko dugu 30-40 minutuz sutan edukita. Azkenik platerera atera eta jateko prest egongo da.

Oilaskoa garagardo eran

Kalabaza krema


-Osagaiak:


Kalabaza

Porruak

Patata

Gatza

Olioa


-Prozedura:

Barazki guztiak zatitu. Lapiko batera erantsi barazkiak, olioa, ura eta gatza.

Lapikora bota behar den ur kantitatea, barazkiena baino bi atzamar gehiagokoa izan behar du. Barazki guztiak egositakoan, atera eta pasa puretik pasatuko ditugu. Batidora badugu obe izango da.

jueves, 24 de febrero de 2011

DILISTAK


Errezeta- 4 pertsona.


OSAGAIAK:


-Dilista kilo erdi bat

-Azenarioak 3/4

-Baratxuri bat

-Tipula osoa edo erdia

-Porruak 2/3

-Oliba olioa 3/4 koilarakada

-Gatza koilarakada erdia



PROZEDURA:


Dilistak prestatu aurretik beratzen utzi. Beratzen izandako ura kendu eta berria jarri, dilistak baino 2-3 zentimetro altuago ura.

Bitartean barazki desberdinak txikitu, dilistetara bota eta berotzen jarri tenperatura altuenean.

Txorizoa mikrohuinean berotu duen grasa kentzeko eta gero dilistetara erantsi.


Presiozko lapikoari balbula igotzen zaionean, tenperatura altuenean egongo da eta orduan sua jeitsi 2 zenbakira. 20 minututan sutan eduki ondoren sua itzali eta itxaron lapikoari presioa kendu arte. Amaitutakoan tapa ireki.